jueves, 23 de octubre de 2014

ADIMEN GAITASUN HANDIKO IKASLEAK


Hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik, kontuan hartu behar da gaitasun handiko pertsonek oso talde heterogeneoa osatzen dutela, eta talde hori gizartearen gainerakoa bezain anitza dela. Ikasle horiek familia, kultura, hezkuntza-eredu eta gizarte-ingurune oso desberdinetatik datoz, eta elkarrengandik ere desberdinak dira hainbat alderdiri dagokienez (lorpen akademikoak, darapen sozial, emozional eta kognitiboa, etab) .


Gaitasun handiko ikasleengan esku hartzeko prozesuan hainbat fase ditu. Lehenik, ikasle hoien premia orokorrak eta espezifikak antzematen dira, eta jarraian, haur bakoitzari egokitutako hezkuntza-proposamen bat egiten da. Azkenik proposamen horren jarraipena eta ebaluazioa egiten da. Proposamen horiek ikaslearen Ekintza Planean eta/edo Lan Egitasmo Pertsonalizatuan jaso behar dira..
                                          Irudiaren kreditua

Gaitasun handiko ikasleentzat diseinatutako hezkuntza-neurriak mesedegarriak dira gainerako ikaskideentzat. Neurriok ez dute zertan aldaketa handirik ekarri behar. Hala ere, jarrerak aldatzen dituzte; antolamenduaren aldetik malgutasun handiagoa dakarte, eta haurrak etengabe motibatzen dituzten jarduerak sorrarazten dituzte. Gainera, lan egiteko modu aktiboagoak, sortzaileagoak eta parte-hartzaileagoak eskatzen dituzte, haurren autonomia garatuko dutenak; eta irakasleen eta ikasleen gaitasunengan konfiantza izatetik abiatuz, itxaropen handiak sortzen dira..

Zeregin honetan funtsezkoa da familiekin lan egitea. Gurasoek ezagutzen dituzte ongien bere seme-alabak, eta informazio-iturri garrantzitsua dira edozein esku-hartze mota egiteko.

Hona hemen Curriculum aberasteari buruzko informazioa
                                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario