lunes, 20 de octubre de 2014

ERAGILEEN ARTEKO ELKARLANA


Afrikar esaera zaharrak esaten duen bezala ume bakar bat hezitzeko, tribu osoa behar da:   lehenengo eta ezinbestekoak gurasoak, ikastetxeak  komunitate bezala ulertuta, gizarte erakundeak … . 
Eskola inklusiboak guztien ikasketa beharrei eta bereziki baztertzea jasotzen dutenei erantzun egokia ematea du helburu. Baztertzea alde desberdinak ditu,  bata generoen arteko desberdintasuna zeren eta oraindik  gizartean estereotipo eta aurreiritzi sexistak oso barneratuta daude eta generoen arteko desberdintasunak sortzen dituztela eta batzutan genero-indarkeria ere.  Hau ekiditzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Plana argitaratu zuen 2013an. Helburu eta ekintzak batzuk proposatzen ziren eragile desberdinen artean  aurrera eramateko.
Ikastetxe batzuk bideak zabaldu zituzten aurretik, Dima HLHI adibidez. Eta eskola komunitate partaide bezala eragile desberdinak (guraso, ikasle, irakasle, ikastetxeko langileak, Mankomunitateak, Udalak) ekintza batzuetan parte hartu dute: prestakuntza saioak , tailerrak, egun berezien erreibindikazio ospakizunen prestakuntzan … . Parte hartze honekin portu dute geletan egiten diren ekintzak bultzatzea, arazoetaz aurretik konturatzea, komunikatzea eta ekiditzeko elkarrekin lan egitea, gai batzuen gaiak hausnartzea, OOGtik proposamenak sortzea, …
Urriaren 30eko aurkezpenean argiago ikusiko da nola gauzatzen den hau guztia.  












No hay comentarios:

Publicar un comentario