viernes, 24 de octubre de 2014

Eskola Inklusiboaren erronkari erantzuteko oinarria: Ikastetxearen antolakuntza (Etxegarai HLHI)


Denok dakigunez, Eskola Inklusiboaren marko barruan gaude. Alde batetik, horrela esaten du gur Legeak, eta beste aldetik, gure ikastetxean ere horrela islatu dugu ikastetxearen dokumentuetan (Hezkuntza Proiektuan, ICPan...). Teorian denok gaude ados baina praktikan ez da hain erreza suertatzen. Denok egiten ditugu saiakerak . Guk, Jardunaldi hauetan, gureak partekatuko ditugu zuekin.

Etxegarai ikastetxean, azkenengo urteetan, aniztasunari era eraginkorra erantzuteko asmoz, ikastetxearen antolaketa eremua jorratu dugu; indartze neurrien antolaketa, bereziki. Gaur egun, gure ikastetxean, indartze neurria guztiak gela barruan ematea lortu dira, bai HPBko ikasleei laguntza emateko, bai gelan osoan gure intereseko aspektu batzuk indartzeko , (autonomia, irakurketa, euskera...).

Hori egiteko, irakasleen arteko koordinazioa ezinbestekoa da, beraz gure arteko koordinaketa finkatu eta sendotu behar izan dugu. Era sistematikoan, gela bakoitzean parte hartzen duten irakasle eta laguntzaileak biltzen dira taldea aztertzeko (ikasle guztien ezaugarriak, beharrak...) eta gelan egingo dena planifikatzeko (ekintzak, baliabideak, estrategia metodologikoak...).
Beste aldetik, Tutoretza Plana eta Elkarbizitza/Hezkidetza Planak ere izan dira  oso tresna positiboak gelan ikasleen aniztasunari era egokian heltzeko.

Horrela, pausuz pausu eta beti hobetzeko prozesuan,  lortzen ari gara ikasleekin eskuhartze koherentea eta eraginkorragoa egitea, eta eskola inlusiborantz urratsak ematea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario