miércoles, 15 de octubre de 2014

IKASKETA KOOPERATIBOA. INKLUSIORAKO AUKERA PAREGABEA. Eguzkibegi Ikastolako esperientzia


Eguzkibegi Ikastolan Ikasketa kooperatiboaren alde apostua egiteko arrazoi garrantzitsuena zera izan da:  inklusiorako eta aniztasunari erantzuteko oso metodologia egokitzat jo zutela. Pere Pujolasek esaten duen moduan, eskola batean hain desberdinak diren ikasle guzti-guztiak benetako partaide sentitzeko egitura kooperatibo bat erabili behar du, hau da ikasleen arteko elkarreragina aprobetxatzea ikasle guztiak parte hartzeko, arrakasta akademikoa izateko eta ondo sentitzeko. Eskola inklusibo bat lortzeko behar diren baloreak eta jarrerak (aniztasunarekiko errespetua, guztion onarpena, elkar laguntza, solidaridadea, ardura. enpatia...),  hain zuzuen ere, egitura koooperatiboaren barruan bereziki lantzen dira:  “Efectivamente, educación inclusiva y, más concretamente, escuelas y aulas inclusivas, por una parte, y aprendizaje cooperativo, por otra, son dos conceptos distintos, pero estrechamente relacionados” (Pujolas, “El aprendizje cooperativo”, Grao, 2008).


Hau dela eta, Berritzeguneak , orain dela 5 urte,  José Ramón Lagoen tutorizazioarekin,  Ikasketa Kooperatiboko MIntegia antolatu zuenenan Eguzkibegi Ikastolan aukera paregabea ikusi zuen aniztasunari erantzun egokia emateko eta eskola inklusibo planteamenduan sakontzeko, hauxe zela momentu hartan, hain zuzue ere, haien erronka. MIntegiko lehenengo urtean, PT irakasleak hartu zuen koordinazio ardura eta lideratu zuen prozesua maila eta talde konretu batean, non aniztasuna eta elkarbizitza arazoak oso nabariak ziren.  Prozesu guztietan gertatzen den moduan,hasieran, apurka apurka, saiakerak egiten eta gero, urteetan zehar, era sistematiagoan aplikatzen, metodologia hau hedatzen joan da eta orain LH eta DBH etapetan ezarrita dago. Emaitzak oso onak izan dira eta urtez urte prozesuan sakontzen jarraitu dute programan proposatzen dituen hiru lan eremuak jorratzen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario