domingo, 26 de octubre de 2014

IKTen erabilera ikasle baten inklusiorako . KOMUNIKATZEKO BIDEAREN BILA. KAREAGA GOIKOA ESKOLA

 

    

                                      
  Irisgarritasuna hobetzeko tresnen  ezagutza eta erabilpenaren  garrantzia handia da  hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle batzuen kolektiboetan. Irisgarritasun ezak pertsonen autonomia ,inguruarekin  dituen harremanak, hautatzeko gaitasuna eta bizitza sozialean partehartzeko aukerak guztiz mugatzen  ditu. Gaur egun IKTek , partehartzean sortzen diren muga hauek  baztertzen eta gainditzen laguntzen dute.

Ainscowk  hiru  osagarri ezinbestekotzak  ematen ditu eskola inklusioa lortzeko  :
  •   Eskolan egotea,  ikasteko  eta sozializatzeko  espazio publikoan txertatuta egotea.
  •    Partehartzea, ikasleak   eskola jardueretan  interakzioan egoteko eta partehartzeko  izango dituen    benetako aukeren eskeintzen arabera.
  •   Ezagutzaren eraikuntza  bakoitzaren gaitasunen arabera.

 Inklusio mota hau lortzen joateko laguntza teknikoak eta informatikoak lagungarriak  izan daitezke eskolan berariazko behar batek sortu ahal     dituen mugak ekiditzen joateko, partehartzea errazteko,ezagutzaren eraikuntza lantzeko.IKTen  erabilerak itxita zeuden hainbat bide  zabaldu ahal ditu egoera batzuetan.

 Basauriko Kareaga Goikoa HLHIn urteetako ibilbidea egin dute ikasle batekin  komunikatzeko tresna  eraikitzen joateko.Zeinu hizkuntza eta ahozko hizkuntza ahaztu gabe , beste bideak jorratzen aritu dira .Prozesu honetan IKTen erabilera  ezinbestekoa  eta eragilea izan da.Eta komunikatzeko lortu den tresnen bidez, ikasleen arteko sozializazioa eta partehartzea erraztu egin da.

 AINSCOW, M. (2001). Desarrollo de escuelas inclusivas. Madrid, Narcea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario