lunes, 13 de octubre de 2014

Inklusioaren bidean: Talde Elkarreragileak



Talde elkarreragileen efektu inklusiboaren berri ematen saiatuko gara: batetik, ikasteko eta parte hartzeko ikasleek dituzten arazoak nola murrizten diren azalduko dugu eta, bestetik, horrelako arazorik izanez gero, metodologia honek erantzun eraginkorra ematen nola laguntzen digun jakinaraziko dizuegu.


Elkarreraginak ikaskuntzaren kalitateari zuzenean eragiten dio, eta, batik bat, ezintasuna duten ikasleen parte-hartzearen kalitateari.Urteetako eskarmentuak erakutsi digunetik honako aspektu hauek azpimarratu nahi ditugu:

-          Ikasleen inplikazio maila oso altua; arreta eta ekintza mailak orokorrean beste edozien momentuan baino altuagoak dira.
-          Besteengandik ikasteko aukerak; lanak nola egiten dituzten, nola kooperatzen duten eta elkarri nola laguntzen dioten begiratuz.
-          Aniztasunaren balorapen baikorra; elkarreraginak ezgaitasunen bat duten ikasleen jakintza eta aurrerapena bultzatzen du eta beraien gaitasunak hobe ezagutzeko aukera eskaintzen die taldekide guztiei.
-          Iguripen handiak; elkarrekin lan eginez ekintza berberetan “etiketa” gutxiago ezartzera garamatza. Baikorra da, guztiok sentitzen direlako taldekide. Sarritan pentsatzen genuena baino laguntza gutxiago behar dutela ere nabarmen geratzen da eta beraien ekarpenak espero ez genituenak dira.
-          Parte hartzeko eta harremanen hobekuntzarako aukerak. Talde txikiagotan lan egitean eta pertsona heldu gehiagoren laguntzarekin lan eginez, zailtasun gehien duen ikasleriak, segurtasun eta konfiantza gehiagorekin har dezakete parte.
-          Ikaskuntzarako motibazioa; lana bakarka egiten dutenean baino askoz laguntza handiagoa eskaintzen zaienez, espero genuena baino askoz gehiago ikasten dute eta espero ez genituen aspektuak ere ikasten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario